martes, 8 de enero de 2008
miƩrcoles, 14 de noviembre de 2007
lunes, 29 de octubre de 2007
Top zerrenda
“The social music revolution” lemapean, Last.fm internet bidezko irrati bat baino askoz gehiago dugu; komunitate musikal erraldoia da. Musikaren “scrobbling”-aren (http://en.wikipedia.org/wiki/Scrobbling) bitartez, erabiltzaile bakoitzaren erregistro musikal bat osatzen da. Honela, preferentzia musikal antzekoak dituzten pertsonak kontaktuan jartzeko aukera ematen du, baita bakoitzaren gustuen araberako irrati erretransmisioak internet bidez jasotzeko aukera ere. Irrati inteligentea dugu beraz Last.fm, gaur egun musika autogomendatzeko gai den sistemarik interesgarrienetakoa seguru aski.
Internet bidez telebista dohainik ikusteko tresna da Zattoo. Antena 3, La sexta, TVE,... hartzen ditu, baita kanal frantses eta alemaniar batzuk ere besteak beste. Imaginaren kalitatea nahiko ona da; antzinean irudien jarraitasuna apurtzen zuten sistema kaskarrekin ez du zerikusirik, eta ADSL (http://eu.wikipedia.org/wiki/ADSL) bidezko konekzio baten bidez problemarik gabe erabili daiteke. Hortaz, internetera konektatzeko aukera dagoen toki guztietan telebista ikustea ahalbidetzen du.
Internet bidezko irrati alternatiboa da New noise radio. Programazioa musikan oinarritzen den arren, aniztasuna da nagusi, irrati formula desberdinak eta musika estilo alternatibo gehienak jorratzen baitira. Irrati amateurra (http://es.wikipedia.org/wiki/Amateur) den arren, baliabide eskasekin emaitza bikainak lor daitezkela erakusten dute. Hobby hutsez egindako proiektua da, “do it yourself” (http://en.wikipedia.org/wiki/DIY) filosofia nolabait jarraituz, eta hilero-hilero programak dohain deskargatu daitezke. Gehiago eskatu daiteke?
Gaur egun soberan ezaguna den webgune honek norberak bere telebista kanala sortzea ahalbidetzen du. Interneteko “video online” (http://en.wikipedia.org/wiki/Video_online) enpresa nagusia bilakatu da denbora gutxitan, izan ere 2005. urtean sortu baitzen. Bideoak igotzeaz gain, komentarioak uzteko eta beste hainbat aukera ematen ditu.
Blogger, izenak dioen bezala, blogak (http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog) sortzeko balio duen webgunea da. Erabiltzaile bakoitzak artikuluak idatzi eta kronologikoki publikatzen ditu bere blogean, eta irakurleek komentarioak utzi ditzakete. Konpetentziaren aldean, blogger-ek aukera anitzak ematen ditu, eta gaur egun, adibidez, videoblogak (http://en.wikipedia.org/wiki/Videoblog) sortzea ere ahalbidetzen du. Orain dela urte batzuk Googlek (http://www.google.com) erosi zuen enpresa hau, beraz arrakastaren zati handi bat honi zor diola apustu egingo nuke.
Basauriko irrati indie (http://es.wikipedia.org/wiki/Indie) bat da Bidebieta irratia, Bizkaian 92.9 FM-an hartu daitekeena eta munduko gainerako tokietara interneten bidez heltzen dena. Irrati kontzeptu berri bat eskaintzea du helburutzat, horregatik mundu hontan nagusi diren interesak baino harago begiratzen du. Albistegiak, musika, zuzeneko kontzertuak, kultura agenda,... guzti hauek eta gehiago beti ikuspuntu berezi batetik, beti estereotipoetatik urrun.